Bizkaiko Foru Aldundiak “Azterlana-diagnostikoa. Bizkaiak Ekonomia Urdinaren eremuan duen posizionamendua” azterlana aurkeztu dau Bermeoko Behargintza partadeitzarekin. Azterlanak jasotzen dau makrosektore honek 966 milioi euroko Balio Erantsi Gordina adierazten dauela (Bizkaiko BEGd osoaren % 2,5), eta lanaldi osoko baliokidetzan 17.400 pertsonari...
2025eko uztailan iragarritako bideari jarraikiz, Bermeoko Udalak beste urrats bat egin dau udalerria Etxebizitza Eremu Tentsionatu izendatzeko prozesuan. Osoko bilkurak onartu dau Eusko Jaurlaritzari eskaera formala egitea, betiere indarrean dagoen Etxebizitzaren Legeak ezarritako prozeduraren baitan. Eskaera egitea EH Bildu eta...
Mundakako EAJ/PNVk eta EH Bilduk akordioa lortu dabe Udal Aurrekontuak onartzeko eta bide garbiketaren eta zabor bilketaren lizitazioa aurrera ateratzeko. Bi alderdiek elkar ulertzeko gaitasuna eta hurbiltzeko ahalegin zintzoa erakutsi dabe, eta udalerriaren interesa lehenetsi dabe beste desberdintasun batzuen gainetik....
Asteburu honetan, aparteko kolekta egingo da Bermeoko ospakizunetan Andra Mari eta Santa Eufemia parrokietako teilatuen konponketen gastuei aurre egiteko, “8.000 baietz” goiburuaren haritik. Bermeoko Andra Mari parrokiako teilatuan egindako lanen gastuei aurre egiteko 8.000 euro inguru behar dabez eta parrokiako...
Martiako kanpaineagaz bat eginik, odola emoteko aukera izango dogu Busturialdean. Guztira 7 aukera izango doguz 4 goizez eta 3 arratsaldez. Gure herrietan odol-emotea errazteko, autobusa jarriko dabe hainbat egun eta ordutegitan. Hona hemen egitaraua: Gernika-Lumon: Martiaren 2an, astelehena, Artekalea-Foru plazan,...
Bermeoko Udalak 2026ko aurrekontua onartu dau osoko bilkuran. EH Bildu eta Guzanen aldeko botoekin onartu da udal aurrekontua; EAJk aurka bozkatu dau. Urte honetan, 30.625.990,81 euro kudeatuko dira. Kopurua iazkoaren antzekoa bada ere, udal gobernuak azpimarratu dau aurrekontua oreka bilatuz...
Gautegiz Arteagako EH Bilduk BFAri HAPOen plangintza berrikusteko eskatu dautso, hori dela eta, Udalak gogorarazi dau 2022ko maiatzaren 13an egindako osoko bilkuran plan hori aho batez onartu zala, hau da, EH Bilduren aldeko botoekaz. Proiektua herritarrei aurkeztu jakezan eta jendaurrean...
Gernika-Lumon Jaso dabez sariak Gernika-Lumoko inauterietako tabernarik dekoratuenek Bar Katu tabernak jaso du lehen saria, eta, ondoren, Musutruk eta Mil Azules tabernak izan dira garaile, 80. hamarkadako dekorazioak, pop kulturari egindako keinuek eta Stranger Thingsen unibertsoari egindako erreferentziek markatutako lehiaketan....
Step solteko saioak martian hasiko dira Bermeon. Saioak martitzenetan izango dira 17:05etik 17:55era Areneko kiroldegian. Step fitness munduko ariketa aerobiko ezagunenetako bat da. Plataforma edo maila doigarri bat erabiliz praktikatzen da, eta koreografiak musikaren erritmoan jarraitzea dauka ezaugarri. Oinetako egokiekin,...
Gernika-Lumoko zurezko zubia, itsasadarrarekin lotzen dauena, aldatu egingo dabe. Egungo egiturak ageriko higadura eta behin-behineko konponketak daukaz, eta 30 urtez baino gehiagoz jasan dau egunero araztegi periferikoetako lohi likidoz kargatutako kamioi astunak igarotzea. Hiru hamarkada baino gehiagoren ondoren, Udalak erabat...
Urtero bezala, Bermeoko Udalak Aste Santurako bisita gidatuak antolatu dauz, Gaztelugatxeko San Juanera, Euskal Herriko kostaldeko toki ikusgarrienetako batera. Zerbitzua Bermeotik abiatuko da, eta bisitarien erosotasuna lehenesten dau. Bisita gidatuak apirilaren 2tik 6ra bitartean egingo dira. Bisita gidatuen iraupena hiru...
Busturialdeko udalerriek jakinarazi dabe dagoeneko aktibatuta dagoela Herritarren Karpetaren eta Bizkaiko Komunikazioen Puntu Bakarraren (PUC) arteko integrazioa. Beraz, hemendik aurrera, Udalak edo Mankomunitateak jakinarazpen edo komunikazio elektroniko bat igortzen dauenean, edo pertsona batek jakinarazpen batera sartu eta hura jaso izanaren...