Busturiko Udalak, auzo guztietako bide-segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko helburu sendoagaz, San Kristobaleko urigintza-birmoldaketa amaitu dau. Hobekuntzen artean, espaloiak handitu dira eta errepidearen alde bietako aparkalekuak kendu dira, argiak eguneratu dira eta altzariak eta landaredia konbinau dira, auzoa oinezkoentzat egiteko eta...
Foruan Pala Txapelketa Mistoa antolatu dau aurten ere, eta parte hartzeko epea zabalik dago jada. Txapelketa maiatzaren 4tik uztailaren 26ra bitartean jokatuko da, eta finalerdiak uztailaren 30ean izango dira, final handia uztailaren 31n. Izen ematea Foruko Kultur Etxean egin ahal...
Shakespearek idatzitako tragedia historikoan oinarrituta, Horman Poster eta Dxusturi Teatroak otsailaren 21ean Lizeon estreinatuko daben antzezlan hau hainbat galdera erantzuten saiatuko da. Hiru pertsonaia oholtza gainean. Hirurak Shakespearen zale amorratuak. Hiru friki honeek Rikardo III.aren gaineko haluzinazio eszeniko bat ekarriko...
Gernika Lumoko Gernikazarra antzerki taldeak “Los Tres” izeneko obra estreinatzeko, Juan Irigoyenek 1936an idatzitako “Los tremendos de Kanala” liburuan oinarritua, eta Vicente del Palaciok, moldatu dauena,zuzendari eta gidoilari lanak eginez. Berak azaltzen dauen bezala, lan barri hau bi ekitaldiko komedia...
Gernika-Lumoko Santanape kiroldegiak urrats erabakigarria egingo dau iraunkortasunerako bidean, 272 eguzki-plaka jarriz eraikinaren estalkian. Esku-hartze hori aurten gauzatuko da, eta udalerriko kirol-ekipamendu erabilienetako baten energia-eraginkortasunean aurrera egitea ahalbidetuko dau. Azpiegiturak 122 kilowatt puntako (kWp) potentzia eukiko dau guztira, eta estalkiaren...
Gaur ezagutu doguz Tabernen Mozorro Lehiaketaren irabazleak. Guztira 12 tabernek hartu dabe parte eta epaimahaikideak tabernaz taberna ibili ostean irabazleak honek izan dira: Lehenengoa Zubi Gane izan da 200 euroko otzara irabaziz; bigarrena Irish Taberna 150 euroko otzararekin; eta hirugarrena...
Bermeoko Udalak jakinarazi dauenez, ur-sarean izandako matxura baten ondorioz, ur-hornidura aldi baterako etengo da Arresi kaleko zenbait zenbakitan. Etenaldia otsailaren 18an izango da, eguaztenean, 08:00etatik 11:00etara bitartean. Denbora tarte horretan, hornidura etenda egongo da Arresi kalean 15etik 32ra bitarteko zenbakietan...
Eguraldiagatik atzeratutako Bermeoko Herri Lasterketa, -urtarrilaren 25erako aurreikusita zegoena- Martxoaren 8an egingo da, Emakumeen Nazioarteko Egunean. Goizean goiz hasita, herritar guztiek izango dabe aukera lasterketan parte hartzeko, adinaren arabera egokitutako txandetan: 11:00etan irteera emango jake 14 urtetik gorako gazte eta...
Iragarrita dagoen eguraldia dela eta Bermeoko Aratuste Martitzeneko ikastetxeen kalejira erraldoia bertan behera iztea erabaki dabe. Hala ere,jaialdia mantenduko da eta HHko ikasleak Artza frontoian elkartuko dira Zapotxin pailazoaren ikuskizunarekin primeran pasatzeko eta Eleizalde Ikastolan Eidabe taldearen “Gora Bihotzak” ikuskizunaz...
Gernika-Lumon Juan Calzada kalean milioi erdi euro baino gehiagoko eraberritze integrala egingo da. Proiektuak, 2026an gauzatuko denak, azpiegiturak berritu eta oinezkoen irisgarritasuna hobetuko dau hiri-ardatz nagusietako batean Juan Calzada kalea, Gernika-Lumoko arteria nagusietako bat, eraldaketa integral baterako prestatzen ari da....
Ibarrangeluk inauterietako jaia datorren zapatuan, zezeilak 21, ospatuko dau 80. hamarkada ardatz moduan hartuz. Programazioa goizeko 12:30ean hasiko da Lorea Dantza Taldearen kalejirarekin, hau frontoitik abiatu eta Elixalderaino iritsiko da. Arratsaldean, 15:30etik 18:00ra, haurrentzako tailerrak egingo dira Kultur Etxean. Ondoren,...
Gautegiz Arteagako Udalak, zezeilean eta martian, herritarrekaz auzobatzarrak burutuko dauz barriro auzo bakotxean, oraingo legegintzaldiaren hasieran egin eban lez. Horretarako, alkatea auzo bakotxera joango da aurreko auzobatzarretan jasotako ekarpenen bilakaeraren barri emotera, baita barikuro udaletxean egiten dauzan bileretakoak be. Horreetatik...