Etxeko txikienek aisialdiaz, jolasez eta lagun arteko giroaz gozatzeko tartea eukiko dabe barriro be Mundakan. Udalak jakinarazi dauenez, zabalik dago dagoeneko Olazabal Kultur Etxean eskaintzen den Ludoteka Zerbitzuan izena emateko epea. HH3tik LH4ra bitarteko haur eta gazteei zuzendutako ekimena da,...
Mendialdua eremuko oinezko zein ibilgailuen bideak egokitu eta irisgarritasuna hobetzeko lan garrantzitsuak hasiko dira Gautegiz Arteagan datorren urriaren 6an, martitzenean. Udalak herritarrei jakinarazi dautsienez, obrek irauten daben bitartean ezohiko neurriak hartu beharko dira inguruko zirkulazioan. Lanak egoki burutzeko, errepide mozketak...
Gernika-Lumoko lehen astelehena Euskal Herriko nekazari eta abeltzainen ardatz nagusia bihurtuko da barriro ere . Aurten, 103 behi piriniar batuko dira Euskadiko abeltzaintza txapelketan, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 11 ustiategitako ale onenekaz. Guztira 96 eme eta zazpi ar ikusi ahal...
Urria heltzeagaz batera, odola emoteko deialdi barria zabaldu dabe gure eskualdean. Udagoienean be odola emoten jarraitzea ezinbestekoa da, gure ospitaletako beharrei erantzuteko eta bizitzak salbatzen laguntzeko. Gainera, gogoratu prozesu guztiz segurua eta erraza dela. Herritarrei erraztasunak emoteko asmoz, autobusa Busturialdeko...
Mundakako Udalak jakinarazi dauenez, Islakale Udal Kirolguneak ordutegi barria dauka dagoeneko erabilgarri. Herritarren kirol ohiturak errazteko eta zerbitzua hobetzeko asmoz, ateak goizeko 07:00etan zabaltzen dabe astearteaz geroztik. Ordutegi barriaren arabera, kiroldegia zabalik egongo da astelehenetik larunbatera 07:00etatik 22:00etara bitartean. Domeka...
Herriko itsas-ondarea, folklorea eta gaur egungo musika sortzaileen talentua uztartzeko helburuagaz jaio da gaur hasten dan Xixili Festibala . Urriaren 2an eta 3an herriko Kanposantuko Lautadan batuko dira milaka zale, Kantauri itsasoa eta Urdaibai aurrez aurre daukiezela. Jaialdiaren izenak Bermeoko...
Udako hilabete emankorrak atzean lagata, Urdaibai Bird Center prest dago barriro be natura eta ingurumen-zientzia herritarrei zein ingurukoei hurbiltzeko. Gautegiz Arteagako zentroak udako garai arrakastatsua amaitu dau, munduko txoko askotatik etorritako bisitariak hartuz eta gure Biosferaren Erreserbako natura-altxorrak erakutsiz. Teleskopioen...
Sute ikusgarri batek Muxikako Zugazteieta zurgindegian gertatu da gaur goizaldean, gitxi gora behera goizeko 4:10ean. Suaren handitasunak eraginda, inguruko errepide zein trenbide bidezko trafikoa erabat moztu behar izan dabe segurtasun zerbitzuek hiru orduz, Segurtasun Sailak jakinarazi dauenez. Zorionez, ez da...
Gautegiz Arteagako Udalak mugarri garrantzitsua jarri dau bere hizkuntza politikan: lehenengoz, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Estrategikoa garatu eta martxan jarri dau VII. plangintzaldiaren (2023-2027) lan-esparruaren barruan. Erabakia 2026an hartu dau Udalak, herriko administrazioan eta udalerri osoan euskararen erabilerea egituratzeko eta...
Busturiako Udalak hainbat ekimen prestatu dauz gaur, urriak 1, ospatzen dan Nagusien Nazioarteko Egunaren harira. Gaur bertan zine-foruma eta zozketa solidarioa egongo dira, eta datorren urriaren 4an bazkari herrikoia egingo dabe Kamiñoko Jatetxean. Gaur, urriaren 1ean, Nagusien Nazioarteko Eguna ospatzen...
Torrealday aholkularitzak eta Gernika KESB saskibaloi klubak alkarregaz jarraituko dabe bidea. Gernika-Lumoko emakumeen saskibaloi taldeak Liga Femenina Endesa mailan —estatu mailako gorengo mailan— lehiatuko dau 2026-2027 denboraldian, eta Torrealday bertoko babesle nagusien artean egongo da berriro ere. Babes honen bidez,...
Gernika-Lumok azokaz eta giro onaz beteta hasiko dau urria, gure lehen sektoreari zein tokiko produktuei dedikatutako jardunaldi berezi batagaz. Datorren urriaren 3an, zapatua, herriak Sukalki Eguna ospatuko dau goizeko 9:00etatik 14:30era bitartean. Jaia Gernikako azoka berezien egutegiaren barruan sartzen da...