Foruko udako kanpamentuak eta gazte kanpusa martxan dagoz

Foruko Udala oporretan ondo pasetako aukera ederra prestetan dabil aurten be. Herriko ume eta gaztetxoentzat zuzendutako Udako Kaleko Kanpamentuak eta Gazte Kanpusa antolatu dauz, adinaren arabera banatuta: Udako Kaleko Kanpamentuak: 4 eta 9 urte bitartekoentzat (2012 eta 2017 urteen artean...

Busturialdeko museoak bizirik: ate irekiak eta ekintza bereziak Museoen Nazioarteko Egunean

Datorren astelehenean, maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta Bizkaia osoan lez, Busturialdean be egitarau zabala prestatu dabe herritarrak kulturara hurreratzeko. “Museoak hezkuntza eta ikerkuntzarako” lelopean, Busturialdeko txoko ezberdinek ateak zabalduko dabez, bisita gidatuak, tailerrak eta esperientzia bereziak eskainiz....

Gernikako Liburutegiak ordutegia luzatuko dau azterketa sasoian

Gernika-Lumoko Udal Liburutegiak ateak zabalduko dauz asteburuetan be, ikasleei azterketak prestetako leku lasai bat eskaintzeko asmoz. Aurreko urteetan lez, neurri hau gure herriko gazte eta oposizinoak ikasten dabezanentzat pentsatuta dago, urteko sasoirik gogorrenean laguntzeko. Ordutegi barria datorren zapatuan, maiatzak 23,...

Bermeo dantzari eta kolorez jantziko da domekan Bizkaiko Dantzari Egunagaz

Datorren domekan, maiatzak 17, Bermeo euskal kulturaren hiriburu bihurtuko da. Aurten, gainera, jaiak kutsu berezia dauka: Alkartasuna Dantza Taldeak 50 urte betetzen dauzala-eta, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak gure herria aukeratu dau Bizkaiko Dantzari Eguna ospatzeko. Ehunka dantzari eta milaka bisitari batuko...

Gautegiz Arteagak “hondartzetako autobusa” Muruetaganen hastea eskatu dau

Gautegiz Arteagako Udalak alegazio garrantzitsua aurkeztu deutso Bizkaiko Foru Aldundiari, Bizkaibuseko 3532-3 linearen (Ibarrangelu-Gernika) ibilbidea aldatzeko asmoz. “Hondartzetako autobusa” moduan ezagutzen dan linea hau uda sasoian martxan egoten da, baina gaur egun Ibarrangelun hasten denez, Gautegiz Arteagako auzo batzuk zerbitzu...

Sukarrietako udako udalekuak martxan dagoz, izena emoteko epea zabalik

Uda gainean daukagu eta Sukarrietako Udalak herriko gaztetxoentzako udalekuak antolatu dauz aurten be. Ekimen hau 3 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta AXI EKITALDIAK alkartea arduratuko da den-dena koordinatzeaz. Udalekuak bost astetan zehar egingo dira, ekainaren 22an hasi...

Mundakak Goiko Kaleko geralekua eta maiztasun gehiago eskatuko dauz Bizkaibuseko zerbitzu barrian

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaibuseko zerbitzu barriak diseinatzeko aurreproiektuak onartu dauz hasiera baten, tartean Busturialdea-Lea Artibai eskualdekoari dagokiona. Erabaki hau 2026ko apirilaren 1eko Foru Aginduaren bidez hartu da, eta orain hilabeteko epea zabaldu da herritarrek eta erakundeek euren alegazioak aurkeztu deien....

Muruetak San Isidro jaiak ospatuko dauz barikuan, herri giro ederrean

Datorren barikuan, maiatzak 15, Muruetak San Isidro eguna ospatuko dau goizetik berandura arte. Muruetako Udalak eta herriko laguntzaileek egitarau potoloa prestatu dabe, tradizinoari eta herri kirolei tarte handia emonez. Urtero lez, auzotarrak eta inguruko herrietako bisitariak batzea itxaroten da gure...

Laga Baketan Laga plataformak deitutako elkarretaratzea duna-berroneratze proiektuaren aurka protesta egiteko

Ibarrangeluko herritarrak eta Laga maite daben guztiak ez dagoz ados Estatuko Kostalde Zuzendaritzak abian jarri gura dauen proiektuagaz. Hori dala eta, Laga Baketan Laga herri plataformak kontzentrazinoa deitu dau datorren maiatzaren 16rako, zapatua, goizeko 11:30ean, Lagako hondartzan bertan. Proiektuaren helburua...

Pasealekuko Txapelketak 39 urte beteko dauz kategoria barri bategaz

Gernika-Lumoko udako kirol girorik onena bueltan da ekainaren 15etik abuztuaren 5era bitartean. Herriko Udalak aurkeztu dauan XXXIX. Pasealekuko Kirol Txapelketak futbol sala, saskibaloia eta esku pelotea bueltan ekarriko dauz gure herriko bihotzera. Aurten, gainera, futbitoan berrikuntza bat dago: 36 urtetik...

Mendatako gazteek badaukie plana Busturialdeko Udalekuekin

Uda hurreratzen dabil eta Mendatako Udalak jakinarazi dauenez, zabalik dago dagoeneko Busturialdeko Udalekuetan izena emoteko epea. 9 eta 14 urte arteko gazteentzat pentsatutako kirol eta aisialdi programa ederra prestatu dabe aurten be. Ekimena ekainaren 29tik uztailaren 10era bitartean izango da....

Aixerrotaperen Oiz Erronkak Roberto Laiseka omenduko dau bere XVI. edizioan

Busturialdeko txirrindularitzak badauka hitzordu nagusi bat aurten be: Aixerrotape Martxa Zikloturistea. Datorren ekainaren 13an izango da proba, eta Gernikan aurkeztu daben moduen, gogotsu dator 16. edizio hau. Dagoeneko 600 lagun baino gehiagok emon dabe izena. Aipatzekoa da aurten emakumeen parte-hartzeak...