Busturialdeko familien bila dabilz diasporako gazteak hartzeko

Ateak Ireki programa zabaldu egin da eta Busturialdea-Urdaibaiko familien bila dabil, euskal diasporako gazteak hartzeko Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako Ateak Ireki programaren laugarren edizioak berrikuntza garrantzitsuak izango dauz, aurten, Eusko Jaurlaritzaren “Gaztemundu” programarekin elkarlanean arituko da, euskal diasporan duen eragina...

Emakumeei eskainitako kale-erakusketa Gernika-Lumon

Gernika-Lumoko Domingo Alegria plazan ikusgai dago otsailaren 16ra arte ‘26 Emakume zientzia, arte eta letretan’ kale-erakusketa, Jakiundek bultzatua eta Gernika-Lumoko Udala-ko Gizarte Ekintza Sailak sustatua. Ekimenak otsailaren11n ospatuko den Zientzian Emakume eta Neskatoaren Nazioarteko Egunarekin egiten dau bat, eta ezagutzaren...

Aratusteak Bermeon: tabernen mozorro lehiaketarako izen-ematea zabalik

Aratuste martitzeneko Tabernen Mozorro Txapelketarako izen-ematea martxan dago jada Bermeon, eta parte hartu nahi daben establezimenduentzako otsailaren 13ko eguerdiko 12:00ak izango da azken aukera. Ekimen hau Bermeoko Udalak antolatu du, herriko ostalaritzak Aratusteetan izan ahal daben ekarpena areagotzeko eta herriguneko...

Bizkaibuseko ibilbide-aldaketak Bermeoko erabiltzaileentzako

Bizkaibusek jakinarazi dau otsailaren 4tik aurrera Ugasko–Txorierri tunela aldi baterako itxiko dela, eta horrek eragina izango dau A3527 BILBAO–MUNGIA–BERMEO (autopista) linearen ibilbidean. Aldaketek Bilbon izango dabe eragina: Deustuko Unibertsitatea (Pio X plaza) eta Museo plaza geralekuak bertan behera geratuko dira...

Mundakako Aratusteetarako entseguak

Mundakako Gazte Zar Dantza Taldeak Aratusteetarako entseguak antolatu dauz. Horrela, Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetarako entseguak otsailaren 2an eta 9an izango dira, 18:00etan. Eta Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrera otsailaren 11n 19:30ean. “Aukera paregabea da giro ederra...

Santa Ageda eguna ospatuko da domekan Muruetan

Nahiz eta Santa Ageda bezpera otsailaren 4an izan, Muruetan domekan , zezeilak 1, ospatuko dabe Santa Ageda Eguna. Horretarako koplak abesteko errondan aterako dira Muruetako bizilagunak. Kamiñokon hasiko da 15:00etan eta Udaletik gonbitea bialdu dabe kantuan herria batu eta girotzeko.

...

Bermeon izandako eraso matxista larria gaitzesteko elkarretaratzea

Berrmeoko Udalak, pasa den astean herritar batek jaso zuen eraso matxista larriaren aurrean, gaitzespenik irmoena adierazi dau eta laguntza osoa eskaini erasoa pairatu duen emakumeari eta bere ingurukoei. Halaber, udalak elkartasuna eta hurbiltasuna helarazi nahi jakeez erasoa jasan dauenari eta...

Badatoz Mundakako Aratusteak!

Mundakak 2026ko Aratusteak ospatuko dauz otsailaren 2tik 17ra, adin guztietarako pentsatutako egitarau zabalarekin. Egun honeetan zehar, herria kolorez, musikaz eta ohiturez beteko da, herriko aratuste tradizioei protagonismo berezia emonez. 2026ko Aratusteen egitaraua: Otsailak 2, astelehena Aintzinako aratuste eguna Txistulariak iluntzean....

Kandelaria jaiak ospatuko dira Demikun otsailaren 2an eta 8an

Demiku Auzoko Bizilagunak eta Bermeoko Udalak elkarlanean, 2026ko Kandelaria Jaiak antolatu dabez Demiku auzoan. Jaiak otsailaren 2an eta 8an ospatuko dira, eta egitarauak kultur jarduerak, umeentzako ekintzak eta tostada txapelketa uztartuko dauz. Otsailaren 2an, Kandelaria Egunean, astelehenean, 11:30ean hasiko da...

2.371.516,08 euroko aurrekontua onartu dau Busturiako Udalak

Atzo, urtarrilak 28, egindako Osoko Bilkuran behin betiko onartu da Busturian 2026rako Udal Aurrekontua, 2.371.516, 08 eurotan, hau da, aurreko ekitaldian baino % 8,35 gehiago. Aurrekontu barriak hobekuntza erreal eta kuantifikagarriak daukoz. Udal-azpiegituren kasuan, 66.033 euro erabiliko dira konponketetarako eta...

Bermeon ‘Bizitasunez Bizitzen’ programako tailerrak indartu dira zahartze aktiboa sustatzeko

Bermeoko Udaleko Gizarte Ongizaterako Sailak beste urrats sendo bat eman dau aurten zahartze aktiboa, ongizatea eta bizi-kalitatea sustatzeko politiketan, Bizitasunez Bizitzen programaren baitan eskaintzen diren Gorputza Martxan, Burua Martxan eta psikoestimulazio tailerrak indartuta. Zerbitzu bakoitzean talde bat gehiago eskainiko da,...

Gernikako San Juan Ibarrako taberna-kafetegiaren kontzesioa lizitatu da

Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi dau San Juan Ibarra plazako taberna-kafetegiaren zerbitzua esleitzeko prozedura hasi dela. Udalaren titulartasunekoa da, hiriaren erdigunean dago, eta orain dela hamarkada batzuetatik dago lotuta udalerriko gizarte eta eguneroko bizitzarekin. Eraikina jabari publikokoa da eta ostalaritza-erabilera dauka. Plaza...