Mundakako Udalak Santa Katalinako bideak barriztu eta segurtasuna bermatu dau

Udalak, beste administrazio batzuekin lankidetzan, Santa Katalinako sarbideak mantentzeko eta egokitzeko lanak amaitu barri dauz. Eremuaren egoera txarrari erantzun eta herritarren segurtasuna zein irisgarritasuna bermatzea izan da helburu nagusia. Mundakako gune ikonikoenetako batera heltzeko bideak egoera kaskarrean egon dira azkenaldian....

Gautegiz Arteagako ikastaroetan izena emoteko epea zabalik

Irailagaz batera, martxan jartzen dira ostera be gure herrietako ohiko ohiturak eta kirol zein kultura jarduerak. Gautegiz Arteagako Udalak 2026-2027 ikastaroen eskaintza zabala aurkeztu dau, adin guztietako bizilagunei bideratuta eta osasuna, mugimendua zein euskara eta kultura ardatz hartuta. Herritarrek aukera...

12.000 bisitari baino gehiagok gozatu dabe Klima Abenturaz udan, eta zabalik jarraituko dau irailean

Udako hilabete nagusiak amaituta ere, Klima Abenturak ez dau bere martxa gelditzen. Uztailean eta abuztuan 12.000 lagunek baino gehiagok parte hartu dabe Busturiko ingurumen-parkeak eskainitako esperientzietan. Harrera bikain honen ostean, Urdaibaiko Biosfera Erreserban kokatutako espazio honek ateak zabalik mantenduko dauz...

Bermeon matrikulazioa eta guraso zein etorkinentzako euskara ikastaro berriak martxan dira

Ikasturte barriagaz batera, Bermeoko Udalak, Euskara Sailaren bidez, guraso zein etorkinentzako euskara eskolak antolatu dauz berriro ere, AEK eta Gotzon Garitaonaindia euskaltegiekin elkarlanean. Ekimen honen helburu nagusia familia bidezko transmisioa indartzea eta herrira kanpotik etorritako pertsonei integraziorako bideak erraztea da....

Gernikan 14 urteko neska baten gurasoak atxilotu dabez alaba erritu bidez ezkontzera behartzeagatik

Adingabeen babesean eta sexu-askatasunaren aurkako delituen aurkako borrokan kolpe barria emon dau Ertzaintzak. Ertzaintzaren Ikerketa Kriminaleko Atal Nagusiak egindako ikerketaren ostean, 27 urteko gizon bat atxilotu dabe eta 14 urteko adingabe baten gurasoak ikertu dabez. Adingabea bost hilabeteko haurdun dago...

Hamar kilo droga eukan gizon bat atxilotu dabe Bermeon, etxean banaketa puntua eukiteagatik

Ertzaintzak 48 urteko gizon bat atxilotu dau Bermeon asteburuan osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta, bere etxebizitzan mota desberdinetako hamar kilo inguru substantzia estupefazienteak aurkitu ondoren. Etxeko erregistroa joan den eguenean egin eben baimen judizialagaz, eta bertan 8 kilo haxix,...

Domekan ‘Mendata ezagutuz’ mendi lasterketa ospatuko da

Mendatako inguruak ezagutzeko aukera paregabea bueltan da ‘Mendata Ezagutuz 2026’ ekimenarekin. Aurten urteurren borobila beteko dau ekimenak, eta kirolzale zein mendizaleek hitzordu garrantzitsua izando dabe Busturialdeko txnurri eder honetan. Irailaren 6an, domekaz, mendi jardunaldi zabala jasoko dau Mendatak. Urteetako ibilbideari...

Gernikako Batzar Etxeak EHUren Udako Ikastaroa hartuko dau Foru Barriaren 500. urteurrena ospatzeko

Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) “Bizkaia eta bere askatasunak: Eraberritutako Foruaren 500 urte” udako ikastaroa Gernikako Batzar Etxean egingo da atzo eta gaur. Bizkaiko Batzar Nagusien eta Iura Vasconiae Fundazinoaren lankidetzeagaz antolatutako jardunaldi akademiko honek 1526ko Foru Barria onartu zala bost...

Muruetak irailaren 8tik 13ra bitartean ospatuko dauz Andra Mari jaiak

Muruetak prest dauka egitaraua irailaren 8tik 13ra bitartean ospatuko diran Andra Mari jaiei harrera egiteko. Herriko jai batzordeak eta Udalak ekintzaz betetako egunak antolatu dabez adin guztietako herritarrak eta bisitariak bueltan batu eta giro bikainean gozatzeko. Eskualdeko ohitura eta tradizioei...

Zabalik dago Urriko Lehen Asteleheneko eta Azken Asteleheneko azoketan parte hartzeko epea

Gernika-Lumoko Udalak izena emoteko epea zabaldu dau urriko bi azoka nagusietan parte hartzeko: Lehenengo Astelehena, urriaren 5ean izango dena, eta Urriko Azken Astelehena, urriaren 26an ospatuko dena. Euskal Herriko baserritar, ekoizle eta artisauek irail osoan zehar aurkeztu ahalko dabez euren...

Bermeoko Areneko kiroldegia itxita dago egunotan, baina barruan lanean ari dira

Irailaren 1ean itxi ebazan ateak Areneko kiroldegiak publikoarentzat, baina barruan jarduera ez da gelditu. Mantentze-lan garrantzitsuak egiten ari dira instalazioak irailaren 17an berriro martxan jartzeko. Itxiera hau aprobetxatuta, Udalak urrats eraginkorra eta jasangarria emotea erabaki dau: igerileku handiko ura berrerabiltzeko...

Mundakak bat egin dau Anezka eta Emalan+45 programegaz, herritarren laneratzea errazteko

Lanean hasteko edo lan-aukerak hobetzeko aukera barria daukie eskura Busturialdeko herritarrek. DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak Anezka eta Emalan+45 programak jarri dabez martxan, enplegu-eskatzaileei orientazioa, prestakuntza eta enpresekiko harreman zuzena eskaintzeko asmoz. Anezka programa enplegu-eskatzaile guztiei zuzenduta dago. Talde...